Bizi Ikasi Ekimena

Ikastetxeak garapen personal zein sozialerako ikasteko espazioa izatea, eta espacio horretan, eskola komunitateko kide guztiek ezagutzaren eta denboran iraungo duen konpromiso partekatuaren bidez, espazio hori elkarbizitza positiborako eta jasarpen egoerekiko tolerantziarik izango ez duen testuinguru seguru bihurtzea du helburu. INDARKERIRIK GABEKO IKASTETXEA

 

Ekimen honek hiru esku-hartze maila ditu:

 

PREBENTZIOA: Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, talde dinamizaitzailea sortzea eta indarkeririk gabeko ikastetxea izateko urratsak ematea.
 

2018-19 ikasturtean jarri genuen martxan ekimena. Iazko ikasturtean Klaustro osoaren formakuntza, Bat Talde Dinamizatzailearen osaketa eta Jangelako begiraleen formazioa burutu zen.
 

Aurtengo ikasturtean, LH 5 eta LH 6. mailako ikasleekin gai honen lanketa espezifikoa burutuko da eta datorren ikasturtean beste mailetara ere zabalduko da.

 

ESKU-HARTZEA: Arrisku faktoreak identifikatzea, eskolako tratu txarren susmoa sortzen denean esku-hartzea eta eskola-jazarpeneko kasuak desagertarazteko bitartekoak jartzea.

 

EBALUAZIOA: ekimenaren jarripena egitea.