IK-KI / Golden 5

“IKASTEKO KOOPERATU, KOOPERATZEN IKASI”
 

IKASKETA KOOPERATIBOA IKASGELAN, IKASLE GUZTIEN PARTAIDETZA ETA INKLUSIOA SUSTATZEKO MODU BAT

Lan kooperatiboan oinarritzen den irakasteko metodologia bat da. Etapa eta arlo ezberdinetan garatzen duguna.
 

Ikasleek talde txikietan lana egiten dute  eta estrategia ezberdinak erabiliz,  talde kohesioa indartzen da eta gelako elkarbizitzan eragin positiboa du. Gainera ikasleek  eurengan duten konfiantza areagotzeko oso lagungarria   gertatzen da.
 

Ikasleak “denok denongandik ikasten dugula” eta” taldea indartsuagoa da denok batera lana egiten badugu” jabetzen joaten dira.

Eskola osoan, Heziberri 2020-k planteatzen dizkigun helburuak lortzeko, Ulermen Proiektuen bidez lan egiten dugu.
 

Aipatutako IK-KI dinamikak eta estrategiak erabiltzeaz gain, adimen anizkunak,, Golden 5eko plangintza, ahozkotasunaren lanketa sakona, IKT baliabideak…erabiltzen direla ziurtatzen dugu. Horretarako irakasleriaren artean adostutako txantiloia erabiltzen dugu, beharren arabera eraldatzen duguna.