Normalkuntza

Euskararen normalkuntza da gure erronka, hau da: “Nola eragin eta sustatu ikasleek euskara erabili dezaten?”

Ikastetxetik horri begira lan egiten dugu eta urtero plangintza bati ekiten diogu. Urtean zehar ekintza ezberdinak burutuz euskararen erabilera areagotu nahian ( Euskararen eguna eta astea, barnetegiak, kurtso hasierako jolasak, patioko jolasak,…)

Egiten dugun bide honetan zuen laguntza behar dugula garbi ikusten dugu. Euskararen erabilera etxeetatik bultzatzea komenigarria da; izan ere, gelan erabiltzearekin bakarrik helburua betetzea oso zaila baita. Seme-alaben hizkuntza ohiturei begira, argi izan behar duzue eragin gehien gurasook duzuela.