Hezkuntza Zientienfikoa

 

Ikasleek eskuratu behar dituzten konpetentzien artean Zientziarako Konpetentzia dago. Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean ikastea dugu helburu. Horrela bada, aplikazio zientifiko-teknologiko esanguratsuen erabilpena ziurtatu behar dugu.

Etorkizuna, gaurko lanbideak... direla eta, Hezkuntza Zientifikoko helburu nagusietariko bat, ikasleak zientzia mundura gerturatzea izango da. Ulermen Proiektu guztietan egingo dira esperimentuak, ikasleei ikasteko aukera handia emateaz gain, gozatzeko aukera paregabea delako. Beraz, laborategiko saioak maila guztietan landuko dira.

ZIENTZIA ASTEA: Aurten aukeratutako gaiak DINOSAURIOen eta  FOSILen  mundura gerturatuko gaitu. Unitate didaktiko ezberdinak sortuko ditugu inplementatzeko, gaiarekin erlazionatutako esperimentuak egingo dira, gurasoentzako saio esperimental bat prestatuko dugu...