ES | EU
Gobierno Vasco

SANTO TOMAS AZOKAKO EGITARAUA

 

Abenduaren 16an, Sto. Tomas Azoka ospatuko dugu.

EUSKARA EGUNEKO EGITARAUA

 

Abenduaren 3an, "EUSKARA EGUNA" ospatuko dugu, aurtengo euskaraldiko azken ekintza.

"EL PINTOR DE SONRISAS" AURKEZPENA

 

"El pintor de sonrisas" liburua aurkeztu du gaur Mari Romerok kultur etxean. Bertara, bere familia, lagunak, lankideak, ikasleak, gurasoak...hurbildu gara eta aukera bikaina izan dugu bere hitzak entzuteko eta zoriontzeko!!



TXORRIBOX 2.TAILERRA

 

Aurreko asteburuan, eskolako hainbat familiek TXORIBOX tailerrean parte hartu zuten. Ekintza dibertigarria eta interesgarria izan zen eta partaide guztiek naturarekin harremanetan gauza asko ikasi zuten.


HH4 PROBATU ETA GOZATU

 

Datorren asteartean, hilak 27 "PROBATU  ETA  GOZATU" ekitaldia. HH 4 urteko haur eta familientzat aukera paregabea.




 

AZAROAK 25

 

Datorren ostiralean, hilak 23 "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ"  nazioarteko eguna ospatuko dugu.




 

TXAROREN JUBILAZIOA

 

Ikasturte hasi eta berehala jubilatu zaigu TXARO. Andereño bikaina, lankide zoragarria... Etapa berri baten aurrean zaude orain, baina Domingo Agirreko ateak, zurentzat beti zabalik egongo dira.

Muxu handi bat bihotz-bihotzez!!!

<

UDAZKENEKO BARAZKIAK-BARATZETIK SUKALDERA

 

Larunbat honetan, urriak 20, tailer bat antolatu du Eskolako Guraso Elkarteak jangela batzordearekin batera. Udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu (Legazpiko San Migel baserrian) eta  ondoren sukaldatzeko aukera eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Tailerra irekia da eta 8 urte azpikoek, nagusi baten laguntza behar dute parte hartzeko. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Honen prezioa 5€koa da.

Izena ematea, Inika bidez edo 943 730068 telefonora deituz egin daiteke. Parte hartze kopurua murriztua da, gehienez 15 lagunekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu,  KLIK EGIN.

"GURE AUZOA"

 

Euskaraz hitz egiten badakizu? Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek "Gure auzoa" gaia landu dute. Horretarako zenbait irteera egin dituzte eta asko ikasteaz gain, primeran ibili dira.



LH 2 IGARTUBEITI

 

2. mailako ikasleak ikasturte honetako lehenengo txangoa izan dute, Igartubeiti baserria ezagutzera joan dira eta oso ondo pasatu dute. 


Euskaraldia

BEKAK 2018/19 Ikasturtea

 

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa beketarako deialdi epea zabalik dago irailaren 17tik urriaren 19ra, biak barne.

Informazio gehiago izateko, irudiaren gainean klikatu ezazue.


© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net