ES | EU
Gobierno Vasco

LH-6 AROTZ-ENEAN

 

6. mailako ikasleak azaroaren 6tik 9ra bitartean Arotz-Enean izan ziren Naturaz eta lagunekin  gozatuz eta izugarri ondo pasatzen!!

"EL PINTOR DE SONRISAS" LIBURUAREN AURKEZPENA

 

Datorren asteazkenean, hilak 28, arratsaldeko 19:00retan "EL PINTOR DE SONRISAS"liburuaren aurkezpena izango da herriko Kultur Etxean. Idazlea MARI ROMERO da, denontzako ezaguna eta idazle bikaina!!

Anima zaitezte!!




 

TXORIBOX 2. TAILERRA

 

Datorren larunbatean, hilak 24, Guraso Elkarteak, Aranzadi  Zientzia Elkartearekin batera, hegaztiak ezagutzeko tailerrari jarraipena emanez, bigarren tailerra antolatu du. Bertan, habi-kutxak eraiki eta kokatuko dituztelarik.

Tailerra arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara izango da eta 10€ko prezioa izango du. Kontutan hartu plazak mugatuak direla eta gehienez 30 haurrek parte hartu dezaketela. 

Eskolak antolatutako ekintza izanda ere, herriko haur guztiek parte hartzeko aukera dute. Horretarako, eskolara deitu beharko dute 943 73 00 68 zenbakira.

Eskolako ikasleek Inikaren bidez izena eman dezakete.




 

LH 3. ETA 4. MAILAKOAK ARANTZAN

 

Urriaren 24, 25 eta 26an, 3. eta 4. mailako ikasleak Arantzako aterpetxean egun  zoragarriak pasa zituzten.

Bertan primeran ibili ziren mendian, tirolinetan, pijama festan...

A ZE NOLAKO TXANGOA!


HH 2 URTEKO HAURRAK "GU ERE PAILAZO TXIKIAK" PROIEKTUA LANTZEN

 

HH 2 urteko txikitxoak hasi dira beraien lehenengo  proiektuarekin. "GU ERE PAILAZO TXIKIAK" proiektua landu dute eta "PORROTX" pailazoak gelan eskeini dien emanaldia izan da azken xedea.


LH 3. MAILAKOAK URRELUR MUSEORA JOAN DIRA

 

LH 3.mailako ikasleek "Geologoak gara" gaiari bukaera emateko, Urretxuko Urrelur museora irteera egin dute. Hiru tailer ezberdinetatik pasa ziren eta oso ondo pasa zuten.



HH5 URTEKO IKASLEAK FRUTEN ETA BARAZKIEN EGUNA OSPATZEN

 

Egun hau ospatzeko 5 urteko ikasleek Eroskik egindako ekimenean parte hartu dugu. Auzoko dendara gerturatu eta  guztioi  fruta bana eman digute meriendatzeko.


"UDAZKENEKO BARAZKIAK, BARATZETIK SUKALDERA"

 

Goiz ederra igaro dute familiak, barazkien jatorria eta berezitasunak ezagutzen. San Migel baserriko Gorka Iñurritegiren baratzean eta Mireia Alberdi dietistarekin sukaldean. 


HH4 PROTAGONISTAREN ASTEA

 

Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako 4 urteko neska eta mutilek esan digute "Protagonistaren Astea" proiektuarekin hasi direla. Aurreko astean June eta Garaziren aitatxo eta amatxo beraien geletara joan ziren eta oso esperienzia interesgarria eta aberatsa konpartitu zuten eta primeran ibili ziren!!

DOMINGO AGIRREKO HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO IKASLEAK LIBURUTEGIAN

 

 

 

Gaur “Liburutegien Nazioarteko Eguna” ospatzeko Domingo Agirreko Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleak herriko liburutegira joan dira.

Bertan primeran pasa dute, besteak beste, liburuak ikusi, harpideduna izateko orria hartu, liburutegiko poltsa eta liburu bana eskuratu dute.

 

Argazkian ikusten den bezala poz-pozik atera dira!


HH4 MUSIKA ESKOLAN ETA KULTUR ETXEAN

 

Haur Hezkuntzako 4 urteko neska mutilak hasita daude proiektu berriak lantzen eta honekin batera, irteeraren bat antolatu dute: Kultur Etxera eta Musika Eskolara joan dira. Gauza asko ikasi dituzte eta primeran ibili dira!!

 

DĀ“LIKATUZ

 

LH 4. mailako ikasleak, "d´likatuz" ezagutzera joan dira. Ordizian dago eta elikadura eta gastronomi gunea da. Bisita honetan, elikadura osasungarriari buruzko zenbait gauza ikasi dituzte. Elikadurari eskainitako kultur eremu berria dugu "d´likatuz".

UDAZKENEKO BARAZKIAK-BARATZETIK SUKALDERA

 

Larunbat honetan, urriak 20, tailer bat antolatu du Eskolako Guraso Elkarteak jangela batzordearekin batera. Udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu (Legazpiko San Migel baserrian) eta  ondoren sukaldatzeko aukera eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Tailerra irekia da eta 8 urte azpikoek, nagusi baten laguntza behar dute parte hartzeko. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Honen prezioa 5€koa da.

Izena ematea, Inika bidez edo 943 730068 telefonora deituz egin daiteke. Parte hartze kopurua murriztua da, gehienez 15 lagunekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu,  KLIK EGIN.

"TXORIBOX" TAILERRA

 

Aranzadi zientzia elkarteko eskutik eta eskolako Guraso Elkarteak antolatutako Txoribox ekintzan, eskolako hainbat haurrek parte hartu zuten aurreko larunbatean eta bikain ibili ziren.

Informazio gehiago izateko, irudiaren gainean KLIK EGIN.

Jakin ezazue, hurrengo saioa azaroaren 24an izango dela eta honetan, txorientzako etxetxoak eta janari kaxak egingo dituztela.

 

HH5 URTEKO IKASLEAK FRUTEN ETA BARAZKIEN EGUNA OSPATZEN

 

Egun Urriaren 24, 25 eta 26an, 3. eta 4. mailako ikasleak Arantzako aterpetxean egun zoragarriak pasa zituzten.

Bertan ibili ziren mendian, tirolinetan, pijama festan...

A ZE TXANGOA!


© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net