ES | EU
Gobierno Vasco

Elkarbizitza - Hezkidetza

Hezkuntza prozesuan, eskolako kide guztien partaidetza aktiboa beharrezkoa da gure eguneroko harremanak egokiak eta aberatsak izateko, giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzeko eta berdintasun harremanak sustatzeko, mota guztietako bazterketak eta aurre-iritziak gaindituz.

Gure asmoak:

  • Taldeen kohesioa, adostokiaren erabilera eta gatazken ebazpenerako estrategien lanketa indartzea eta sendotzea ziklo guztietan.
  • Urtero Elkarbizitza positiboaren definizioa lantzea euskarri ezberdinetan.
  • Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko aurre-iritziak gainditzen laguntzea.
  • Berdintasunaren inguruan eskola komunitate osoa sentsibilizatzea.
  • Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak identifikatu eta prebenitzeko ikasleak prestatzea.
  • Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea.
  • Elkarbizitza/Hezkidetza gaiaren inguruan burutzen diren lanekin eskola apaintzea.
  • Hezkuntza komunitate osoaren harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatzea: jostun tailerra, elkar-lanean eskolako hainbat lan burutzea (konponketak, margoketak…), gelako gurasoen arteko bilerak…
  • Elkarbizitza/Hezkidetza astea antolatzea.
  • Elkarbizitza Planaren ezagutza ziurtatzea ikastetxera datozen partaide berri guztiei.
© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net