ES | EU
Gobierno Vasco

 

Eskola Agenda 21

 

Eskolak, Agenda 21 proiektuaren bidez, ingurumenaren alde lan egiten du. Ingurumenarekin lotura dituzten gaiak Curriculumean txertatzen ditu. Urtero, bereziki, ikasleek gai baten inguruan diagnostikoa egiten dute, ondoren, gaiarekiko praktika onak bultzatzeko proposamenak eta ekintzak bideratuko ditugu, iritzi kritikoa sustatuz.

Azkenik, herriari proposamenak helarazten zaizkio Udal foroaren bidez. Honekin batera, eskolako bizitzan jasangarritasun irizpideak eta ingurumenaren aldeko konpromisoak hartu eta neurriak sistematikoki txertatzen saiatzen gara. herri mailan antolatutako ekintzetan parte hartzeaz gain, geure eskolan ere hainbat jarduera aurrera eramaten ditugu.

© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net