ES | EU
Gobierno Vasco

 

Ikuspegi konstruktibistan oinarrituz haurraren ezagutzak eraikitzen laguntzea da gure helburua.

Aurre-ezagupenetatik eta egoera hurbiletatik habiatzen gara aprendizai esanguratsuak lortzeko. Jokoan, manipulazioan eta imitazioan oinarriturik pentsamendu maila garatuagoak erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak urratzen ditugu. Jokoa, manipulazioa, imitazioa , sozializazioa... abiapuntutzat hartuz, norbere buruaren eta ahalmenen garapena lortzea dugu helburu.

Hau guztia lortzeko, ikasketa kooperatiboa sustatzen dugu, gelaren barruan, umeen arteko interakzioak bermatuz euren gaitasunentzat egokiak diren xedeak lortu ahal izateko. Adimen anitzak ezberdinak lantzen ditugu ikasle guztiei bere aprendizai prozesuan gai izateko sentimendua sustatuz.

Era berean, ez dugu ahazten ikaslea harreman osantsuak dauden eremu seguru batean haztea zein garrantzitsua den, eta bai ikasle-irakaslearen arteko zein ikasleen arteko harreman onak eta positiboak izatea zaintzen dugu.

· 4 urterekin ingelesa

·3 urtetik aurrera musikako klaseak

· Elkarbizitzarako proiektu telematikoa: PELUTXE izenekoa.

© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net