ES | EU
Gobierno Vasco

IKT

 

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan isladatu behar da. IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat. IKTko curriculuma jarraituz, ikasleek hainbat trebezia lortu behar dituzte, etapa bakoitzean dimentsio desberdinak landuz. Irakasleriaren formakuntzari dagokionez, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabide eta errekurtso guztiak eguneroko lanetan, txertatzea eta aplikatzea ezinbestekoa zaigu. Horretarako bai kudeaketa pedagogikoan baita kudeaketa administratiboan ere. Familiek ere, on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk, webgunean, korreo elektronikoan, blogetan eta abarretan.

2016-17 ikasturtean “IKT HELDUTASUN EREDUA” n maila ertaina lortu ondoren, hurrengo ikasturtetan proiektuarekin jarraituko dugu, maila aurreratua lortzeko asmoz.

Helburu hau izanda, ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen etengabeko formakuntza prozesu batean murgilduta gaude, administrazio prozesuen digitalizazioan, baliabide eta azpiegituretan eta arlo pedagogikoan.

© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net