ES | EU
Gobierno Vasco

Euskaraldia

Egutegia 2018-2019

Olazabal BHI

Jangelako menua

Zatoz gure eskolara!

SANTO TOMAS AZOKAKO EGITARAUA

 

Abenduaren 16an, Sto. Tomas Azoka ospatuko dugu.

 

EUSKARA EGUNA 2018.


EUSKARALDIA-LIBDUP

 

Gure eskolak EUSKARALDIArekin bat egiten du beste ekintza berri batekin, ikasle ohia den María Redondok aurkezten du gure LIBDUP

SANTO TOMAS AZOKA 2018-19

 

Aurten ere Santo Tomas feria ospatuko dugu datorren igandean, abenduak16. Anima zaitezte eta inguratu azokako arkupetara!!!

EUSKARA EGUNEKO EGITARAUA

 

Abenduaren 3an, "EUSKARA EGUNA" ospatuko dugu, aurtengo euskaraldiko azken ekintza.

"EL PINTOR DE SONRISAS" AURKEZPENA

 

"El pintor de sonrisas" liburua aurkeztu du gaur Mari Romerok kultur etxean. Bertara, bere familia, lagunak, lankideak, ikasleak, gurasoak...hurbildu gara eta aukera bikaina izan dugu bere hitzak entzuteko eta zoriontzeko!!



TXORRIBOX 2.TAILERRA

 

Aurreko asteburuan, eskolako hainbat familiek TXORIBOX tailerrean parte hartu zuten. Ekintza dibertigarria eta interesgarria izan zen eta partaide guztiek naturarekin harremanetan gauza asko ikasi zuten.


EZ, EZ DA!

 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu, "EZ, EZ DA!" leloa familia, irakasle eta ikasleek osatuta.

LH-6 AROTZ-ENEAN

 

6. mailako ikasleak azaroaren 6tik 9ra bitartean Arotz-Enean izan ziren Naturaz eta lagunekin  gozatuz eta izugarri ondo pasatzen!!

ZIENTZIA ASTEA

 

Datorren astean Zientzia Astea ospatuko dugu, hainbat ekintza ezberdinak burutuko ditugu. Programa adi irakurri, izan ere, familiek parte hartzeko ekintzak ere egongo dira.

HH4 PROBATU ETA GOZATU

 

Datorren asteartean, hilak 27 "PROBATU  ETA  GOZATU" ekitaldia. HH 4 urteko haur eta familientzat aukera paregabea.




 

"EL PINTOR DE SONRISAS" LIBURUAREN AURKEZPENA

 

Datorren asteazkenean, hilak 28, arratsaldeko 19:00retan "EL PINTOR DE SONRISAS"liburuaren aurkezpena izango da herriko Kultur Etxean. Idazlea MARI ROMERO da, denontzako ezaguna eta idazle bikaina!!

Anima zaitezte!!




 

TXORIBOX 2. TAILERRA

 

Datorren larunbatean, hilak 24, Guraso Elkarteak, Aranzadi  Zientzia Elkartearekin batera, hegaztiak ezagutzeko tailerrari jarraipena emanez, bigarren tailerra antolatu du. Bertan, habi-kutxak eraiki eta kokatuko dituztelarik.

Tailerra arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara izango da eta 10€ko prezioa izango du. Kontutan hartu plazak mugatuak direla eta gehienez 30 haurrek parte hartu dezaketela. 

Eskolak antolatutako ekintza izanda ere, herriko haur guztiek parte hartzeko aukera dute. Horretarako, eskolara deitu beharko dute 943 73 00 68 zenbakira.

Eskolako ikasleek Inikaren bidez izena eman dezakete.




 

AZAROAK 25

 

Datorren ostiralean, hilak 23 "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ"  nazioarteko eguna ospatuko dugu.




 

EUSKARALDIA

 

Gure eskolak EUSKARALDIAREKIN bat egiten du. Antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartu dugu eta oraingo honetan eskolan atera ditugun argazkiak dituzue ikusgai.

Honez gain, datorren asteartean, hilak 20, arratsaldeko 16:15etan eskolan, euskaraldiko LIPDUBA grabatu behar da. Bertan, nahi duten familiek, irakasleek eta haurrek parte har dezakete.

ANIMA ZAITEZTE!!

ERLAXAZIO SAIOAK

 

Aurten ere, ERLAXAZIO SAIOAK, martxan jarri dira jangelan gelditzen diren LHko ikasleekin. Batzuk bazkaldu aurretik eta beste batzuk ondoren. Saioetan, jolasa, yoga, arnasketa teknikak eta abar uztartzen dituzte eta primeran pasatzen dute!!


LH 3. ETA 4. MAILAKOAK ARANTZAN

 

Urriaren 24, 25 eta 26an, 3. eta 4. mailako ikasleak Arantzako aterpetxean egun  zoragarriak pasa zituzten.

Bertan primeran ibili ziren mendian, tirolinetan, pijama festan...

A ZE NOLAKO TXANGOA!


PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS LATXARTEGIN

 

Urtero bezala, aurten ere, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen bisita jaso dugu. Latxartegiko aretoan oso emanaldi polita eta koloretsua eskeini digute. Bideoan ikusten duzuen bezela, primeran pasatu dugu!!

HH 2 URTEKO HAURRAK "GU ERE PAILAZO TXIKIAK" PROIEKTUA LANTZEN

 

HH 2 urteko txikitxoak hasi dira beraien lehenengo  proiektuarekin. "GU ERE PAILAZO TXIKIAK" proiektua landu dute eta "PORROTX" pailazoak gelan eskeini dien emanaldia izan da azken xedea.


LH 3. MAILAKOAK URRELUR MUSEORA JOAN DIRA

 

LH 3.mailako ikasleek "Geologoak gara" gaiari bukaera emateko, Urretxuko Urrelur museora irteera egin dute. Hiru tailer ezberdinetatik pasa ziren eta oso ondo pasa zuten.



TXAROREN JUBILAZIOA

 

Ikasturte hasi eta berehala jubilatu zaigu TXARO. Andereño bikaina, lankide zoragarria... Etapa berri baten aurrean zaude orain, baina Domingo Agirreko ateak, zurentzat beti zabalik egongo dira.

Muxu handi bat bihotz-bihotzez!!!

<

HH5 URTEKO IKASLEAK FRUTEN ETA BARAZKIEN EGUNA OSPATZEN

 

Egun hau ospatzeko 5 urteko ikasleek Eroskik egindako ekimenean parte hartu dugu. Auzoko dendara gerturatu eta  guztioi  fruta bana eman digute meriendatzeko.


"UDAZKENEKO BARAZKIAK, BARATZETIK SUKALDERA"

 

Goiz ederra igaro dute familiak, barazkien jatorria eta berezitasunak ezagutzen. San Migel baserriko Gorka Iñurritegiren baratzean eta Mireia Alberdi dietistarekin sukaldean. 


HH4 PROTAGONISTAREN ASTEA

 

Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako 4 urteko neska eta mutilek esan digute "Protagonistaren Astea" proiektuarekin hasi direla. Aurreko astean June eta Garaziren aitatxo eta amatxo beraien geletara joan ziren eta oso esperienzia interesgarria eta aberatsa konpartitu zuten eta primeran ibili ziren!!

DOMINGO AGIRREKO HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO IKASLEAK LIBURUTEGIAN

 

 

 

Gaur “Liburutegien Nazioarteko Eguna” ospatzeko Domingo Agirreko Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleak herriko liburutegira joan dira.

Bertan primeran pasa dute, besteak beste, liburuak ikusi, harpideduna izateko orria hartu, liburutegiko poltsa eta liburu bana eskuratu dute.

 

Argazkian ikusten den bezala poz-pozik atera dira!


HH4 MUSIKA ESKOLAN ETA KULTUR ETXEAN

 

Haur Hezkuntzako 4 urteko neska mutilak hasita daude proiektu berriak lantzen eta honekin batera, irteeraren bat antolatu dute: Kultur Etxera eta Musika Eskolara joan dira. Gauza asko ikasi dituzte eta primeran ibili dira!!

 

D´LIKATUZ

 

LH 4. mailako ikasleak, "d´likatuz" ezagutzera joan dira. Ordizian dago eta elikadura eta gastronomi gunea da. Bisita honetan, elikadura osasungarriari buruzko zenbait gauza ikasi dituzte. Elikadurari eskainitako kultur eremu berria dugu "d´likatuz".

UDAZKENEKO BARAZKIAK-BARATZETIK SUKALDERA

 

Larunbat honetan, urriak 20, tailer bat antolatu du Eskolako Guraso Elkarteak jangela batzordearekin batera. Udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu (Legazpiko San Migel baserrian) eta  ondoren sukaldatzeko aukera eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Tailerra irekia da eta 8 urte azpikoek, nagusi baten laguntza behar dute parte hartzeko. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Honen prezioa 5€koa da.

Izena ematea, Inika bidez edo 943 730068 telefonora deituz egin daiteke. Parte hartze kopurua murriztua da, gehienez 15 lagunekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu,  KLIK EGIN.

"GURE AUZOA"

 

Haur Hezkuntzako  5 urteko ikasleak "Zuhaitza" proiektua lantzen ari dira. Hori dela eta, udaletxeko egutegi lehiaketan parte hartu dute. Iturri informazio desberdinak erabili dituzte (familia, interneta, liburutegia...) erantzun egokia zein den adostu dute eta udaletxeko lehiaketa kutxan sartu dute.

Baita ere, irteera bat antolatu dute eta eskola ondoan dagoen zuhaitza, ikusi, ikutu, aztertu eta marraztu egin dute eta primeran ibili dira.

Zorte on lehiaketan!!

"GURE AUZOA"

 

Euskaraz hitz egiten badakizu? Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek "Gure auzoa" gaia landu dute. Horretarako zenbait irteera egin dituzte eta asko ikasteaz gain, primeran ibili dira.



"TXORIBOX" TAILERRA

 

Aranzadi zientzia elkarteko eskutik eta eskolako Guraso Elkarteak antolatutako Txoribox ekintzan, eskolako hainbat haurrek parte hartu zuten aurreko larunbatean eta bikain ibili ziren.

Informazio gehiago izateko, irudiaren gainean KLIK EGIN.

Jakin ezazue, hurrengo saioa azaroaren 24an izango dela eta honetan, txorientzako etxetxoak eta janari kaxak egingo dituztela.

 

HH5 URTEKO IKASLEAK FRUTEN ETA BARAZKIEN EGUNA OSPATZEN

 

Egun Urriaren 24, 25 eta 26an, 3. eta 4. mailako ikasleak Arantzako aterpetxean egun zoragarriak pasa zituzten.

Bertan ibili ziren mendian, tirolinetan, pijama festan...

A ZE TXANGOA!


LH 2 IGARTUBEITI

 

2. mailako ikasleak ikasturte honetako lehenengo txangoa izan dute, Igartubeiti baserria ezagutzera joan dira eta oso ondo pasatu dute. 


Euskaraldia

Erreka Eguna!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!

 

BEKAK 2018/19 Ikasturtea

 

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa beketarako deialdi epea zabalik dago irailaren 17tik urriaren 19ra, biak barne.

Informazio gehiago izateko, irudiaren gainean klikatu ezazue.


BERRIRO ESKOLARA!!

 

Udako oporrak gustora pasa ondoren, berriro bueltatzen gara eskolara emozioz eta ilusioz. ONGI ETORRIAK!!

ONDO PASA OPORRETAN!!

 

 

Ondo pasa oporretan eta irailean berriro elkartuko gara!!

IGONE ETA MARIREN JUBILAZIOA

 

Ikasturte amaierarekin batera, IGONE ETA MARI jubilatu egin dira. Andereño bikainak, lankide zoragarriak... Etapa berri baten aurrean zaudete orain, baina Domingo Agirreko ateak, zuentzat beti zabalik egongo dira.

Bihotzez muxu handi bana eta gure maitasuna!!!

ESKOLA EGUNA 2018

 

ESKOLA EGUNA ospatu dugu, giro aparta izan dugu eta bikain pasatu dugu!!. Aupa Domingo Agirre Eskola!!

ANTZERKI TAILERRA-PINOTXO

 

Antzerki tailerreko partaideek "Pinotxo" antzezlana eskaini   digute eskolako aretoan.  Bikain moldatu dira. Oso ondo!!

HH-2 ARAMAN

 

 

HH-2 urteko ikasleek egun osoko irteera egin dute eta Aramara joan dira. Zoragarri ibili dira!!

HH3-HH4 LASARTE-ZUBIETA

 

HH3 eta HH4 urteko ikasleek irteera zoragarria egin dute. Lasarteko Txiki-Parkean goiza pasa ondoren, Zubietara joan dira bazkaltzera.  

 

 

 

HH5 BARRIAN

HH5 urteko ikasleek Barriako aterpetxean izan dira. Bi egun pasa dituzte bertan eta oso pozik ibili dira. A zer nolako txangoa!!

 

Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2018

Aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia datorren ekainaren 3an Lekeition ospatuko da. Hau dela eta, eskolako Guraso Elkarteak autobusa antolatzeko asmoa du. Parte hartu nahi baduzue, datorren astelehena maiatzak 28 baino lehen izena eman. 

Jaiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, irudiaren gainean sakatu ezazue.

 

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren Bideoa

"ZAPRAN GAGOZ" Abestia. Lekeitio 2018

Zientzia Astea 17-18 ikasturtea

LH-6 Irakurketa Partekatua

LGTB Fobiaren Aurkako Eguna - Maiatzak 17

Elkarbizitza Eguneko egitaraua 17-18

Elkarbizitza Astea 17-18

 

Haur Hezkuntzako Jaialdia

HAUR HEZKUNTZAKO JAIALDIA

 

Martxoak 8 Ospatzen

Martxoak 8, "Emakumearen Nazioarteko eguna"

 

LH5 "AUTOBIOGRAFIA" AURKEZPENA

Iñauteriak 2018

LH5. AGENDA 21 "LURZORUA ETA IBAIA"

 

IÑAUTERIAK 2018

 

Datorren ostiralean, Iñauteriak ospatuko ditugu. Anima zaitezte eta etorri gure jaialdia ikustera!!

Matrikulazio bilera DOMINGO AGIRRE ESKOLAN

 








 

Domingo Agirreko Guraso Elkarteko Joskintza Tailerra

 








 

Gu ere Euskal Eskola Publikoaren alde

Bullying-aren prebentzioari buruzko hitzaldia

PREVENCIÓN DE BULLYING. CONSTRUYENDO RELACIONES from alicia castillo on Vimeo.

Maria Jose Lera, Sevillako Unibertsitateko Irakasle Titularra eta Psikologiako Doktorea da, irakasle eta ikerlari bezala esperientzi handikoa eta liburu eta beste eratako argitalpen asko ere idatzi dituelarik.

GOLDEN 5 Proiektua Zuzentzen du. Ikastetxe askok parte hartzen dugu proiektu honetan bere gidaritzapean. Proiektu honen sorreraren helburua irakaslearen formazioa izan zen; gelako giroa hobetzeko; ikasleen motibazioa handitzeko, interesa pizteko, ikasketa-emaitzak hobetzeko… tresnak eta estrategiak irakasleei erakusteko asmoz.

Hitzaldi honetan, Maria Jose familiei zuzenduko zaie harreman onak nola eraiki daitezken eta Bullying-aren prebentzioari buruz hitz egiteko.

 


Bullying-aren prebentzioari buruzko hitzaldia

Maria Jose Lera, Sevillako Unibertsitateko Irakasle Titularra eta Psikologiako Doktorea da, irakasle eta ikerlari bezala esperientzi handikoa eta liburu eta beste eratako argitalpen asko ere idatzi dituelarik.

GOLDEN 5 Proiektua Zuzentzen du. Ikastetxe askok parte hartzen dugu proiektu honetan bere gidaritzapean. Proiektu honen sorreraren helburua irakaslearen formazioa izan zen; gelako giroa hobetzeko; ikasleen motibazioa handitzeko, interesa pizteko, ikasketa-emaitzak hobetzeko… tresnak eta estrategiak irakasleei erakusteko asmoz.

Hitzaldi honetan, Maria Jose familiei zuzenduko zaie harreman onak nola eraiki daitezken eta Bullying-aren prebentzioari buruz hitz egiteko.

 

Olentzero eta Mari Domingi bisitan

Gabon Postala

Sto. Tomas Feria

 

Datorren igandean, Sto. Tomas Feria!!!

DECHOKER aparatoa gure Eskolan

 

Gailu honek, janaria kontrako eztarrira joaten denean eta itotzeko dauden arriskuak ekiditzeko balio du. Noel Realek, Zumarragako Ospitaleko larrialdi zerbitzuan mediku bezala lana egiten du eta jangelako langile guztiei dagoeneko prestakuntza eskaini die. Denbora labur batean,  ikastetxeko irakaslegoari ere, zabalduko zaio formakuntza hau.

Mila esker Noel zure partaidetzagatik!!.


Jostailu ez-sexisten eta indarkeriarik gabeko dekalogoa. Urola-Garaia Mankomunitatea

JOSTAILU EZ-SEXISTENETA INDARKERIARIK GABEKO  DEKALOGOA


Abenduak 12, greba

Bihar GREBA eguna!!!

 

Kaixo  familia:

                Badakizu EAEn hezkuntzara bideratzen den inbertsioa Europar Batasuneko bataz bestekotik oso urrun dagoela? Badakizu 2018. urterako Eusko Jaurlaritzak “historiako aurrekontu handienak” izanda, hezkuntzara 2010ean baino gutxiago bideratu nahi duela? HEZKUNTZAN INBERTSIOA HANDITU!

                Badakizu Lehen Hezkuntzan irakasle bat gaixotzen denean ordezkoa 4. egunetik aurrera bidaltzen dutela, eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide heziketan astebete pasatuta? ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!

                Badakizu irakasle bat gaixotzen denean soldata murrizten zaiola? BAJAK ZIGORGABETU!

            Badakizu gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago egonik irakasle kopurua ez dela igo maila berean eta, ondorioz, jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela, gainera, eskolako proiektuetarako ordu kredituak (agenda21, elkarbizitza, IKT, liburutugia, etab.) murriztu eta kasu askotan desagertu direla? RATIOAK TXIKITU, PLANTILLAK HANDITU!

Badakizu  10 irakasletik 4 behin-behinekoak direla eta urtero aldaketa handiak daudela plantilletan?  LANGILEAK EGONKORTU, ZENTROAK EGONKORTU

                Badakizu erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak desagertzearen ondorioz irakaslegoaren bataz besteko adina zahartzen doala? ERRETIROA LAGUNTZEKO NEURRIAK BERRESKURATU

                Badakizu gure ikasleen ebaluazioa Madrildik eta LOMCEren arabera zehazten dutela? Badakizu egungo hizkuntz ereduen bitartez ez direla ikasle guztiak euskalduntzen? ... eta galdera sorta  luze zabalarekin jarrai genezake.

                Horregatik guztiagatik, iaz LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta mobilizazioei hasiera eman genien eta ikasturte honetarako “udazken beroa” iragarri genuen.  Horrela, azaroan zehar haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko lankideek egindako borrokari lekukoa hartuz datorren azaroaren 27an irakasleok BORROKA ASTEAri ekingo diogu.

Astean zeharreko ekimenez gain hezkuntza publikoaren langileok ABENDUAren 12an GREBA EGUNA egingo dugu.

 

LAN BALDINTZAK HOBETU. HEZKUNTZA ERAIKI!

 



 

Azaroaren 25a ospatzen

Emakumearenganako indarkeriaren
aurkako nazioarteko eguna.


LH-3 Urretxuko URRELUR Museoa bisitatzen

Gelan "HARRIAK" gaia landu dugunez, azaroaren 3an, LH 3. mailako ikasle eta irakasleok Urretxuko "URRELUR" museoara, mineralogia eta paleontologia parkera joan ginen. Museoko erakusketa ikusi genuen eta bertan dauden hainbat tailerretan parte hartu ere bai: istoria-aurreko pinturak, urre biltzaileak, meategia, aurkikuntza paleontologikoak, dinosauroa naiz...
Asko ikasteaz gain, egun bikaina pasa genuen!!

 

Pailazoak Legazpin!!

 

Aurreko astean, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Legazpi bisitatu zuten eta "Borobilean" izeneko ikuskizuna eskeini ziguten, ederki ibili ginen abesten eta dantza egiten!!.

LH-4 Ordiziako D'ELIKATUZ museoa eta Azoka bisitatzen

LHko 4.mailako ikasleak, gelan,"ELIKADURA" gaia lantzen ari gara. Hau dela eta, Ordiziara joan gara eta bertan, D'ELIKATUZ museoa eta AZOKA bisitatu dugu. Bertako baserritarreekin hitz egin eta erosketak egin ditugu. Gauza asko ikasteaz gain, zoragarrri pasatu dugu!!

 

Gurasoentzat hitzaldia eskolan

HH-4 eta 5 Mirandaolan!!

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak, andereñoekin batera, Mirandaolara joan ginen eta goiza bikaina pasa genuen.

 

Erdi Zikloa Brinkolan!!

Asteazkenean, urriak 4, erdi zikloko ikasle eta irakasleok, trenez, Brinkolara joan ginen. Eguraldi bikaina izan genuen eta oso ondo pasa genuen.

Nazioarteko Elikadura Eguna

 

Erreka Eguna!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!


Berriro eskolara!!

Oporrak bukatu dira eta gustora ibili ondoren, poz pozik eskolara bueltatzen gara!!

Ongi etorriak!!

Oporretara goaz. Iraila arte!!!

Oporrak iritsi dira eta denei opor zoriontsuak opa dizkizuegu!

Laster arte!!!

 

 

Irteera Iruñara

 

Ikasturtea bukatzeko, irakasleok irteera bat antolatu dugu. Iruñara joan gara eta egun dibertigarria pasa dugu giro onean.

 

Nazioarteko sexu askapenerako eguna

Ekainaren 28an, "Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna" ospatzen da. Kontutan izanda, gure eskolan urtero lantzen den gai bat dela, hona hemen hausnarketarako bideo bat. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

LH-5 Guggenheim Museoan

Zientzia astea



Elkarbizitza eguna

LH-5 Bilbon EITB bisitatzen

 

Kokapena eta Egitaraua

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Gasteizen

Hurrengo igandean, ekainak 4, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Gasteizko Zabalgana auzoan ospatuko da.

Anima zaitezte parte hartzen!!

Eskolako Elkarbizitza Eguna 2017

LH-6 Legebiltzarrean

Zientzia Astea

 

/>

Elkarbizitza astea

 

Badator Korrika!

 

Iñauteriak 2017 HH 3-4-5

Iñauteriak 2017 HH 2

Iñauteriak 2017 LH 1-2-3-4

Iñauteriak 2017 LH 5-6

Iñauterietako Jaialdia 2017

2018/12/18
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/18 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Eskolako Ereserkia

Liburutegiko Bloga

© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net