ES | EU
Gobierno Vasco

Nortzuk gara

 

CEIP DOMINGO AGIRRE HLH IKASTETXEAK Legazpiko ikasleriari D ereduko irakaskuntza eskaintze dio.

Ikastetxeak bi eraikin ditu. Batean, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko umeak daude, Laubide 11ko eraikinean, Arantzazuko Eskola bezala ezagutzen dena. Eraikin nagisian berriz, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzakoak daude, Laubide 20bis zenbakian.

Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleek LH bukatu ondoren Hezkuntza Publikoarekin jarraitu dezakete Legazpiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Olazabal Institutuan.

Ikastetxe euskalduna da gurea, EUSKARA da gure komunikazio eta hezkuntza hizkuntza. Euskaraz irakasten ditugu gai guztiak, gaztelania eta ingelesa arlotzat hartzen direlarik eta EUSKAL KULTURAren ezagutza eta harekiko begirunea ditugu xede gure ihardunean.

Ikastetxe BATERATZAILEA da gurea, ikasleen aniztasunari eta hezkuntza beharrei egoki erantzun nahi diena. Horrenbestez:

  • Eskola-bizitzaren aberasgarri gisa erabiliko da aniztasuna
  • Behin behineko edo behin betiko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei erantzuteko baliabideak antolatzen dira

Gure hezkuntza prozesuaren zehar, ikasleen adimenen garapenean lanketa egiten dugu, gizartean egokitzapena naturaltasunez eta erraztasunez izan dezaten eta bertan sortuko zaizkien arazoei egoki aurre egin diezaieten. Honetarako, txikitatik ikasleengan norberaren AUTONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA, hala eguneroko lanean nola irakasleekiko edo lagunekiko harremanetan, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.


© CEIP Domingo Agirre LHI - LEGAZPI
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474 | 012115aa@hezkuntza.net